Ez gara
baserri bat
Mugimendu
bat gara.

ABELTZANTZA BIRSORTZAILEA ETORKIZUN JASANGARRIAGO, OPAROAGO ETA JUSTUAGO BATERUNTZ.

Bemendin behien larretze arrazionalean eta maneiu holistikoan oinarritzen gara, abeltzaintza jasangarria eta ingurumenarekiko arduratsua bultzatuz.

Baserria baino gehiago gara, eraldaketarekin, gure ingurunearen hobekuntzarekin eta elikagai osasungarrien ekoizpenarekin konprometitutako komunitatea hain justu.

Abeltzaintza birsortzailearen inpaktu hirukoitza

Abeltzaintza birsortzailea animaliak maneiatzeko sistema bat da, natura imitatuz, lurzoruaren osasuna lehengoratu, biodibertsitatea areagotu eta karbonoa harrapatzen duena. Behien larretze arrazionalean eta ingurunera egokitutako animalien hazkuntzan oinarritzen da.

Haragi jasangarria ekoizteko paradigma berri bat, ingurumenarekiko arduratsua, inpaktu hirukoitza duena:

Ingurumenean eragina

Lurra
Lurzoruaren emankortasuna eta biodibertsitatea handitzen ditugu, karbonoa harrapatuz eta klima aldaketari aurre eginez.

Ura
Ur-iturriak babesten ditugu eta uraren ziklo naturala sustatzen dugu.

Biodibertsitatea
Bertako floraren eta faunaren presentzia sustatzen dugu gure larreetan.

Eragin soziala

Animalien ongizatea
Gure animaliak aske eta errespetuz hazten ditugu, bizitza duina bermatuz.

Komunitatea
Enplegu duinak eta garapenerako aukerak sortzen ditugu landa eremuetan.

Elikadura osasuntsua
Kalitate handiko haragia eskeintzen dugu, elikagaietan aberatsa eta kimikorik gabea.

Eragin ekonomikoa

Errentagarritasuna
Epe luzerako negozio eredu jasangarri eta errentagarri bat ezartzen dugu.

Erresilientzia
Aldaketa klimatiko eta ekonomikoetara egokitzen gara, abeltzaintzaren bideragarritasuna bermatuz.

Berrikuntza
Ikerketa eta praktika birsortzaile berrien garapena bultzatzen dugu.

BEMENDI DENDA

Euskal Herriko larre haragia

Gozatu %100 naturala den larre haragiaz, animaliarekiko eta ingurumenarekiko errespetuz hazia, abeltzaintza birsortzailean oinarritutako produktuak. Larre haragia, elikagaietan aberatsa:

Behi txuletatik hasi eta txahal-haragiraino… Bemendin beti aurkituko duzu Euskal Herriko larre haragirik onena.

Elikadura sistema iraunkorrago baten bidean

Erosi belarrez elikatzen den haragia

Gozatu zapore paregabeaz eta lagundu jasangarritasunari zure ingurune hurbilenetik hasita.

Ezagutu gure baserria

Zatoz naturarekin eta gure animaliekin kontaktuan esperientzia bat bizitzera.

Proiektu birsortzaileak laguntzea

Bemendirekin kolaboratu eta etorkizun hobeago bat eraikitzen lagundu.

Sartu Bemendi Blogean eta ezagutu beste abeltzaintza bat posible dela

Honi buruzko informazioa partekatzen dugu: Abeltzaintza birsortzailea, belarrez elikatzen den haragia, kudeaketa integrala, karbonoa finkatzeko abeltzaintza eta Bemendin ezartzen ditugun praktikak.

EGIN ZAITEZ BIDELAGUN

BLOGERA JOAN